Berriak

Euskal baliabideak eskuragarri: albisteak, unitate didaktikoak…

EUSKALBERRI

Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko elkarlana 1024 576 Berdin Berri!

Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko elkarlana

Azken urteotan, martxoaren 8an, askok elkar agurtzen dugu, harrotasunez, Uxue Alberdik dotore idatzitako bertsoak elkarren artean partekatuz sare sozialetan: «Emakume zuzenak, okerrak, kirtenak, moja txintxoak eta zerrama irtenak, itsusiak, politak, zuri, gorri, horiak, beltzetan beltzenak… konplize ditut eta maite ditut denak». Jarraitu irakurtzen

jarraitu irakurtzen
Presentzia eta begirada zabaltzeko garaia 726 363 Berdin Berri!

Presentzia eta begirada zabaltzeko garaia

Ezer aurreikustea zaila den garaiotan, azken urte pandemiko hauek utzitako irakaspenei erreparatzeko unea ere bada. Irakaspenik barneratu baldin badugu, bederen. Osasun larrialdia desagertu zitekeela uste nahi izan badugu uneren batean, ameskeria kolpean desegin zaigu. Horrelakoak dira errealitate kolpeak, altxatu eta ortzi-mugara perspektiba berriarekin begiratzera behartzen gaituzten atximurkadak. Nolakoa nahi dugu izatea covid-19ak hankaz gora jarritako…

jarraitu irakurtzen
Izaro: “Nire helburua da asmatzea nola izan harremana gorrotoarekin, bakezaletasunetik” 990 752 Berdin Berri!

Izaro: “Nire helburua da asmatzea nola izan harremana gorrotoarekin, bakezaletasunetik”

Birarik ikusgarriena behar zuena birarik ezohikoena bihurtu eta amaitu berritan hartu gaitu Izarok: pandemiaren ajeaz, gorrotoaz, bakezaletasunaz eta espiritualitateaz aritu da. Munduarekin nola harremandu, horixe du buruhauste azken aldian abeslariak: feminismotik, zaintzatik eta bizitzak erdigunera ekartzetik egin nahi luke aldaketa. Jarraitu irakurtzen

jarraitu irakurtzen
Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera 770 627 Berdin Berri!

Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera

Genero Indarkeriaren Eskaileran, zaplaztekoa edo bortxaketa azkar asko identifikatzen dugu, baina bikotekideak mugikorra kontrolatzea, haren erruz lagun eta zaletasunetatik aldentzea, edo janzkeran eta bestelakoetan beti amore ematea onargarri –are gehiago, maitasunaren izenean logiko– iruditzen zaio hainbat neraberi. Indarkeriaren Eskailerako lehen maila horiez eztabaidatzea inportantea da ikasleekin, lantzen dutenean ohikoa delako eskaileran kateatuta dagoen ikaskideren bat…

jarraitu irakurtzen
Kolore sorta zabaltzen 1024 509 Berdin Berri!

Kolore sorta zabaltzen

Espainiako Gobernua ontzen ari den Trans Legeari buruz arituko gara 26. podcastean. Errepaso bat egingo dugu aurrena: Euskal Herrian trans egoeran dauden pertsonek zein nolako prozeduretatik pasatu behar dira gaur egun? Hego Euskal Herrian gaur egun nolakoa da araudia? Lege horrek zein ondorio izan ditzake? Azken horri buruz aritzeko Kattalin Miner idazle eta mugimendu feministako…

jarraitu irakurtzen
Maitasuna kolektibizatu 1024 576 Berdin Berri!

Maitasuna kolektibizatu

Gogoan dut A tres metros sobre el cielo pelikula lagunekin zineman ikusi nuenekoa. Gogoan dut nola iritsi nintzen etxera: «izugarri gustatu zait, nagusiagoa naizenean ea norbaitek modu horretan maitatzen nauen» pentsatzen nuen nire kolkorako. Pelikulako bi protagonistek (bikote heterosexuala dira) «maitasun proba» konstanteak egiten dizkiete elkarri. Norgehiagoka konstante bat da pelikularen ardatza. Nork maite duen…

jarraitu irakurtzen
Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten 1024 614 Berdin Berri!

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten

Euskalgintzak eta feminismoak elkarri eman diotenaz eta oraindik egiteko dagoenaz aritu dira Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, ‘Euskara eta feminismoa bidelagun’ zikloko azken mahai inguruan. «Gai gatazkatsua» dela aitortu dute, baina badituzte hainbat irtenbide ere. Ikusgai

jarraitu irakurtzen
Etxeko indarkeriatik indarkeria matxistetara: kontzeptuen garrantzia 870 870 Berdin Berri!

Etxeko indarkeriatik indarkeria matxistetara: kontzeptuen garrantzia

Gauzei beren izenez deitzeko, aurrez eztabaidak izan dira beti, baina ez beti filosofikoak. Denboran barna egindako bidaia honek azaltzen digu nola aldatu den emakumeen aurkako indarkeriak izendatzeko modua legedietan; kasu askotan, gainera, mugimendu feministaren akuiluari esker gertatu da. Ikusgai

jarraitu irakurtzen
“Nik sinesten dizut”. Sanferminetakoa ez zen izan salbuespen bat 848 602 Berdin Berri!

“Nik sinesten dizut”. Sanferminetakoa ez zen izan salbuespen bat

Iruñeko jaietako talde bortxaketa berezia da, ez ohiz kanpoko gertakaria izan zelako, baizik eta “indarkeria sexistaren funtzionamendua bere erroetaraino” ikustarazi duelako, biolentzia sinboliko, instituzional eta diskurtsiboak oso esplizitu agertuz. Premisa hori abiapuntutzat hartuta, Samara Velte Berriako kazetariak ikuspegi feminista eta kritikoarekin aztertu du auzia liburu batean, begirada xehetasunetatik urrundu eta bortxaketaren kulturaren koadro osoa ikus…

jarraitu irakurtzen
‘Pikuak’. Zerk jartzen gaitu gu katxonda? 870 517 Berdin Berri!

‘Pikuak’. Zerk jartzen gaitu gu katxonda?

Pisukideak diren Donostiako hiru neska gaztek, gizon heteroen sexualitateaz gogaituak, porno feminista proiektu bat abian jartzea erabaki dute. Hori da ‘Pikuak’ euskarazko websailaren argumentua. Maddi Castrok zuzendutako komedia gomendatzen dizuegu. Ikusgai  

jarraitu irakurtzen
“Badirudi autoritatea ematen zaigula soilik feminismoari buruz idazten badugu” 870 580 Berdin Berri!

“Badirudi autoritatea ematen zaigula soilik feminismoari buruz idazten badugu”

Uxue Alberdi Estibaritzek asko du ospatzeko: ‘Kontrako eztarritik’ saiakera feministak Euskadi Literatura Saria Irabazi du, ‘Jenisjoplin’ eleberria gaztelaniara itzuli dute eta ‘Dendaostekoak’ kronika literarioa aurkezten dabil. Kezka bat ardazten dute bere lan guztiek: zein ahotsek eta gorputzek duten aitortza mundua kontatzeko. Ikusgai

jarraitu irakurtzen
Autodefentsa feminista ahalduntze feministarako proposamen bat da oraindik ere 774 320 Berdin Berri!

Autodefentsa feminista ahalduntze feministarako proposamen bat da oraindik ere

Autodefentsa feminista da martxan jarri behar dugun baliabideetako bat, ez bakarrik indarkeriari kontra egiteko ezpada patriarkatua erauzteko gure buru-gorputzetatik. Ikusgai

jarraitu irakurtzen