Presentzia eta begirada zabaltzeko garaia 726 363 Berdin Berri!

Presentzia eta begirada zabaltzeko garaia

Ezer aurreikustea zaila den garaiotan, azken urte pandemiko hauek utzitako irakaspenei erreparatzeko unea ere bada. Irakaspenik barneratu baldin badugu, bederen. Osasun larrialdia desagertu zitekeela uste nahi izan badugu uneren batean, ameskeria kolpean desegin zaigu. Horrelakoak dira errealitate kolpeak, altxatu eta ortzi-mugara perspektiba berriarekin begiratzera behartzen gaituzten atximurkadak. Nolakoa nahi dugu izatea covid-19ak hankaz gora jarritako gizartea? Zer nahi dugu eraiki? Zer deseraiki?

Jarraitu irakurtzen