BALIABIDEAK
2023ko ekainean Azkoitia BHI – DBH 2. mailako neskekin aritu gara talde autoantolatu feministen inguruan solasaldi oso interesgarri batean. Benetan plazerra izan da momentutxo hori partekatzea! Mila esker!
Lodifobia, 2020ko albisteak, gaur egungo egoera, aluazpen librea, … denetatik topatuko duzue lehenbiziko podcast feminista honetan. Eskerrik asko Zumaiako neskei eta Gaztetxolako kideei eskainitako solasaldiagatik!!!
Jaione Guisasola Urzelai, euskara irakaslea da eta Heziketa Menstrualaren hezitzaile feminista. Bere jakintza euskaraz zabaltzen du Instagrametik eta aurrez aurreko tailerretan. Ez galdu bere edukiak!
Paola Damonti, ikerlari feminista, bere etxeko ateak zabaltzeaz gain bere jakintasun osoa eskaini zigun solasaldi magiko honetan.
Yoana Azpitarte Naveda, bere laneko bulegoan genuen zain. Maskarillak estaltzen zuen irribarrearekin bere hausnarketak oparitu zizkigun.
Oskar Aranda Viso, maskulinitate talde anitzetan ibilia, bere lana grinaz egitearen babesle, eskuzabal aurkeztu zitzaigun hurrengo elkarrizketan. Ez galdu!
Arantxa Vicedo Rubio, artista feminista, urteak daramatza emakumeak batukada feministaren bitartez ahalduntzen. Musikari amorratua bere ibilbidea zintzotasunez kontatu digu honetan.