Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera 770 627 Berdin Berri!

Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera

Genero Indarkeriaren Eskaileran, zaplaztekoa edo bortxaketa azkar asko identifikatzen dugu, baina bikotekideak mugikorra kontrolatzea, haren erruz lagun eta zaletasunetatik aldentzea, edo janzkeran eta bestelakoetan beti amore ematea onargarri –are gehiago, maitasunaren izenean logiko– iruditzen zaio hainbat neraberi. Indarkeriaren Eskailerako lehen maila horiez eztabaidatzea inportantea da ikasleekin, lantzen dutenean ohikoa delako eskaileran kateatuta dagoen ikaskideren bat agertzea, neskek adierazten dituzten beldurrekin mutilak harritzea, harremana ez moztearen ardura biktimarengan zamatzea edota bikote kontuetan besteek ez dutela zertan sartu pentsatzea, Irungo Toki Alai ikastetxean kontatu digutenez.

Jarraitu irakurtzen