Maitasuna kolektibizatu 1024 576 Berdin Berri!

Maitasuna kolektibizatu

Gogoan dut A tres metros sobre el cielo pelikula lagunekin zineman ikusi nuenekoa. Gogoan dut nola iritsi nintzen etxera: «izugarri gustatu zait, nagusiagoa naizenean ea norbaitek modu horretan maitatzen nauen» pentsatzen nuen nire kolkorako. Pelikulako bi protagonistek (bikote heterosexuala dira) «maitasun proba» konstanteak egiten dizkiete elkarri. Norgehiagoka konstante bat da pelikularen ardatza. Nork maite duen nor gehiago, nor dagoen bere lagunartea uzteko prest maitasunagatik, bietako nor dagoen izaera aldatzeko prest bikotearengatik, nor dagoen liskarrak izateko prest….Berdin gertatu zitzaidan beste hainbat pelikularekin, gure belaunaldian eragin handia zuten filmak ziren. Garai hartan hamahiru-hamalau urte izango nituen, eraikuntza prozesu betean zegoen zalantzez jositako gorputz bat nintzen, baina ordurako barruraino irentsiak nituen maitasun erromantikoaren ertz guztiak, eta banuen argi gauza bat: halako bikote bat nahi nuen niretzat.

Ikusgai