“Mirari bat da Nora bezalako film bat aurrera ateratzea: euskarazkoa eta emakume batek sortua”
Kritikaren eta publikoaren harrera ona jaso du Lara Izagirreren bigarren pelikulak. Bidean tinko defendatu behar izan du bere sorkuntza askatasuna eta argi ikusi du nola gorpuztu diren genero eta hizkuntza zapalkuntzak. “Zuekin hitz egin nahi dut euskarazko film bat emakume batek egiteak dakarrenaz”, idatzi digu Lara Izagirre zinemagileak (Zornotza, 1985). Bigarren filma du Nora.