Autodefentsa feminista gure burua despatriarkalizatzeko tresna politikoa da
“Autodefentsa feminista gure burua despatriarkalizatzeko tresna politikoa da” Maitena Monroyk autodefentsa feminista irakasten du 1987tik eta genero-indarkerian aditua den fisioterapeuta ere bada. ‘Autodefensa Feminista: más allá de aprender a decir no’ liburua argitaratu berri du.
Maitena Monroy 1987an hasi zen autodefentsa feministako tailerrak ematen Bizkaiko Emakumeen Asanbladan. Ia 40 urte daramatza erakunde feministetatik norbanakoak eta kolektiboak ahalduntzeko estrategia lantzen, emakumeei indarkeria matxista agerikoa zein ikusezina identifikatzen, eta zelan aurre egin erakusten laguntzen.