Emagin elkarteak amatasunaren inguruko jardunaldiak eginen ditu azaroan 768 512 Berdin Berri!

Emagin elkarteak amatasunaren inguruko jardunaldiak eginen ditu azaroan

(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin elkarteak. Datorren azaroaren 11n eta 12an izanen dira, Donostiako Tabakaleran. «Euskal Herria feminista bilakatzea eta burujabetza prozesuan sakontzea» da jardunaldien helburu nagusia. Izan ere, aukeratutako solasgaia «konplexua» den heinean, eta horren inguruko ikuspuntu andana daudenez, «hausnarketa feminista sustatu behar» dela adierazi dute elkarteko kideek. Miren Aranguren eta Ainara Lasa elkarteko kideek egin dute egitasmoaren aurkezpena, gaur, Donostian.

Jarraitu irakurtzen