«Gorputza ez da irla bat bezalakoa; zelai zabal bat da»
Silvia Federicik ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ liburua aurkeztu du asteon Iruñean. Urteen joanak ez dio lausotu begirada kritikoa; are gutxiago sistema kapitalista irauli nahia. Kezkaz mintzo da, baina ausart. «Gero eta feministago». «Bizitza osoa emanen nuke hemen. Edo beste bizitza bat behar nuke liburu artean egoteko, edo beste asko!». Euskal Herrian izan da berriz ere Silvia Federici pentsalari eta idazlea (Parma, Italia, 1942). Katakrakek gonbidatuta etorri da Iruñera, Larruazalaren periferiaz haraindi aurkezteko. Gorputza da gaia: haurdunaldi subrogatuak, amatasuna, prostituzioa, lana, teknologiak… Iaz argitaratu zuten lana, baina Federicik ikusi gabea zuen orain arte.