URRIAK 26
INTERSEXUALITATEAREN KONTZIENTZIAZIO EGUNA
Urriaren 26an Intersexualitatearen Kontzientziazioaren eguna da, egun honen helburua errealitate hau ezagutaraztea da, izan ere,hau da LGTBIAQ+ kolektiboko errealitate ezezagunenetako bat.
Egun honetan ospatzen da 1996ko Urriaren 26an eman zelako pertsona intersexualen lehen manifestazioa Bostonen, Pediatriako Akademia Amerikarrak haien urteko konferentzia burutzen zuten bitartean.
Egun honetan honakoak aldarrikatzen dira, besteak beste: ez dela patologia edo malformazio bat, ez dela identitate sexual bat, ez dela sexu orientazio bat. Horretaz gain, baimendu gabeko kirurgien eta tratamenduen inguruko sentsibilizazioa egiten da eta estigma eta diskriminazioari aurre egiten zaio.
Intersexualitateari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen!