TRATU ONAK

Emakumeen aurkako indarkeria

emakumea izateagatik

Emakumeen aurkako indarkeriak emakumeek bizitzaren hainbat eremutan jasaten duten egiturazko ezberdintasun egoeran ditu erroak. Desberdintasun horri jendartean eta familian sexuaren arabera egindako zereginen eta arduren banaketa tradizionalak eusten dio, banaketa horrek emakumeak gizonen azpitik jartzen baititu.