MAIATZAK 17
LGTBIAQ+FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Maiatzak 17a LGTBIAQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Egun honen helburua da LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonek jasaten dituzten eskubide urraketak eta biolentziak salatzea, baita pertsona hauen eskubideen alde egin beharreko lanarekiko interesa piztea ere.
1990eko Maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak (OMS) homosexualitatea Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik ateratzea erabaki zuen, hau da, orientazio honen despatologizazioan aurrera pauso handia eman zen. Eta horretaz gain, aniztasun afektibo-sexuala onartzeko urrats garrantzitsua izan zen. Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago, horrekin ez zela guztia amaitu, izan ere, 2018rarte transexualitatea ez zuten zerrenda horretatik atera.
Hona hemen LGTBIAQ+fobiaren zenbat aurpegi erakusten dituen bideo bat, Kattalingune, Nafarroako LGTBIAQ+ informazio eta harretarako zerbitzuaren eskutik.