MAIATZAK 5

EMAGINEN NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 5a Emaginen Nazioarteko Eguna da. 1992an hasi zen ospatzen Emaginen Nazioarteko Eguna, Emaginen Nazioarteko Konfederazioak (ICM) bultzatuta. Egun hori ospatzeko proposamena 1987an egin zen, Herbehereetan antolatutako nazioarteko kongresu batean. Ordutik, munduko hainbat herrialdetan ospatzen da.

Egun honen helburua emaginen lana aitortzea eta haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean egiten duten lana ikusaraztea da. Horretaz gain, emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak aldarrikatzen dira, baita erditze errespetatuak, arreta duina eta kalitatezko osasun-zerbitzuak bermatzeko beharra ere.

Aldarrikapen garrantzitsuenetako bat emakumeek beren gorputzaren eta erditzearen inguruko erabakiak askatasunez hartzeko duten eskubidea da. Horretarako, ezinbestekoa da indarkeria obstetrikoari aurre egitea eta emaginen lana eta lan-baldintzak duintzea.

Bitxikeria gisa, urtero Emaginen Nazioarteko Konfederazioak egunaren inguruko lelo edo gai nagusi bat proposatzen du, emaginen lanaren alderdi ezberdinak ikusarazteko. Honakoak izan dira azken urteetakoak:

  • “Milioi bat emagin gehiago” (2026)
  • “Emaginak: ezinbestekoak  krisi guztietan” (2025)
  • “Emaginak: klima-krisiari aurre egiteko ezinbesteko konponbidea” (2024)