IRAILAK 23
BISEXUALITATEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Irailaren 23an da Bisexualitatearen Nazioarteko Eguna, egun hau bisexualitatea ezagutarazteko eta aldarrikatzeko eguna da eta baita, historia eta kultura bisexuala ezagutarazteko eguna ere. Horretaz gain bifobia salatzen da.
1999an ospatu zen lehen aldiz Estatu Batuetan, Wendy Curry, Michael Page eta Gigi Raven izan zirelarik egun honen ospakizunari ekin zioten pertsonak. Gigi Ravenek honakoa adierazi zuen elkarrizketa batean: “Stonewalleko erreboltaz geroztik, gay eta lesbianen komunitateak indarra eta ikusgaitasuna lortu ditu. Bisexualen komunitateak ere indarra hartu du, baina alderdi askotan ikusezinak izaten jarraitzen dugu. Ni ere baldintzatu nau gizarteak, eta eskutik helduta doan bikote bat pertsona bakoitzarengan antzematen dudan generoaren arabera automatikoki heterosexual edo gay gisa etiketatzera eraman nau».
Honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.