Hedabideen hizkuntzaren erabilera, emakumezko kazetarien begietatik
Berdintasunari eta feminismoari dagozkion gaiak eta hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan duen eragina aztertu dituzte herri ekimeneko komunikabideetako zenbait kazetarik Arduraz komunika dezagun dokumentalean. Emakumezko kazetariak dira agertzen diren guztiak, eta, haiekin batera, alorreko aditu batzuk ere azaltzen dira: Kattalin Miner ekintzaile feminista, Amelia Barquin irakaslea eta Irene Arrarats Lizeaga BERRIAko euskara taldearen burua.
Antxeta irratiak ‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala egin du.