Emakumeen Mundu Martxa
2000. urteko martxoaren 8an abiatu zen Quebec eta Genevan, eta New Yorken amaitu zen. Honek, Euskal Herrian ere izan zuen eragina, plataforma anitz bat osatu baitziten 44 talde inguruk. Ekainaren 17tik urriaren 7ra bitartean ekintza ugari egin ziren Euskal Herriko hainbat txokotan: antzerkiak, idazleen egunak, mobilizazioak… Eta Donostian eman zitzaion amaiera manifestazio nazional batekin. Era berean, hainbat udaletxetan atxikimenduak lortzeko mozioak ere aurkeztu ziren, eta Bruselara martxa antolatu zen, Europako mobilizazioa babesteko.