EKAINAK 28

LGTBIAQ+ HARROTASUN EGUNA

Ekainak 28a LGTBIAQ+ Harrotasun eguna da eta egun honen helburua genero eta sexu aniztasuna ezagutaraztea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta diskriminazioa salatzea dira.

1969ko ekainaren 28an eman ziren Stonewall-eko istiluak, izan ere, egun honetan LGTBIAQ+ komunitateko hainbat tabernen aurkako sarekadak eman ziren eta kolektibo honetako pertsonek izugarrizko jazarpena jasan zuten. Egoera honi erantzuna ematea erabaki zen egun hartan, baina ez zen egun hau bakarrik izan, izan ere, aurretik eta ostean ere eman ziren istiluak, manifestazioak eta abar. Sarekada handienetako bat New Yorkeko Stonewall Inn tabernan eman zen. Taberna hau famatua zen bertan pertsona trans-ak, drag queen-ak, homosexualak eta abar egoten zirelako eta ondorioz, poliziaren sarekadak oso ohikoak ziren. Hala eta guztiz ere, egun hartan poliziaren sarekada gehiegizkoa izan zen eta lehen istiluak hasi ziren, egun batzuk iraun zutenak. Egun honen harira manifestazio ugari eman ziren komunitatearen eskubideak lortzea helburutzat zutenak eta polizia jazarpenari aurre egiten ziotenak. Stonewalleko historian sakontzea nahi izanez gero sakatu hemen.

Ekitaldi nagusiak ekainaren 28an egiten diren arren, ekaina guztian zehar ekintza eta aldarrikapenak burutu dira, ekaina ‘harrotasun hilabetea’ bilakatu delarik. Ekintza hauek oso anitzak dira: erakusketak, liburu irakurketak, drag show-ak, manifestazioak, kontzertuak…

Azkenik, hemen LGTBIAQ+ pertsonen bizipenak aurkitu ditzakezu, sexu-identitatea, sexu-orientazioa, homosexualitatea, generoa, transexualitatea eta abar lantzen direlarik.