Ekimenak

Pikara Magazine 800 482 Berdin Berri!

Pikara Magazine

Pikara Magazine Eme Komunikazioa Koop. Elk. Txikia, irabazi asmorik gabeko eta elkarlanean oinarritutako kooperatiba da. 2022an sortu zen, irabazi asmorik gabeko elkarte gisa. Bilbotik egiten den kazetaritza feministatzat hartzen dute beren burua eta beren helburua kalitatezko kazetaritza, ikuspegi feministarekin, kritikoarekin, urratzailearekin eta gozamenarekin egitea dute. Bi hizkuntzetan idazten duten arren, euskarazko atala topa dezakegu honetan:

www.pikaramagazine.com

LGTBI Behatokia 800 482 Berdin Berri!

LGTBI Behatokia

Euskal LGBTIAQ+ Behatokia 2021eko ekainean eratu zen, eta urte horretako ekainaren 28an aurkeztu zen jendaurrean, Sexu Askapenaren eta LGBTIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean. Federazio gisa eratua dago, eta Euskal Autonomia Erkidegokoelkarteak biltzen ditu. LGBTIAQ+ Euskal Behatokia sortu zuten elkarteak Aldarte, Ampgyl, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, Lgtberri, Naizen dira.

www.lgtbi-behatokia.eus

EHGAM 800 482 Berdin Berri!

EHGAM

EHGAM (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) Euskal Herriko gay mugimendua da, homosexualitatearen askapenerakoa, askapen sexualeko prozesu orokorrean kokaturik dagoelarik. Gay esaten diogu nagusi den arauak inposaturiko sexualitatea zalantzan jartzen duenari, bere desio homosexuala kontzienteki onartuta, gizon zein andre izanik ere. EHGAM-ek mugimendu pluralista, autonomo eta iraultzailetzat du bere burua. EHGAMek Euskal Herri osoa dauka jardueragune, tokian tokiko errealitate sozialera egokituz.

www.ehgam.eus

Emakumeen Mundu Martxa 800 482 Berdin Berri!

Emakumeen Mundu Martxa

2000. urteko martxoaren 8an abiatu zen Quebec eta Genevan, eta New Yorken amaitu zen. Honek, Euskal Herrian ere izan zuen eragina, plataforma anitz bat osatu baitziten 44 talde inguruk. Ekainaren 17tik urriaren 7ra bitartean ekintza ugari egin ziren Euskal Herriko hainbat txokotan: antzerkiak, idazleen egunak, mobilizazioak… Eta Donostian eman zitzaion amaiera manifestazio nazional batekin. Era berean, hainbat udaletxetan atxikimenduak lortzeko mozioak ere aurkeztu ziren, eta Bruselara martxa antolatu zen, Europako mobilizazioa babesteko.

www.emakumeenmundumartxa.eus

FeministAlde! 800 482 Berdin Berri!

FeministAlde!

FeministAlde! Bilboko talde feminista, antikapitalista eta internazionalista da. Adin ezberdinetako emakumeok osatzen dugu talde hau; lesbianak, hetero eta bisexualak; egoera funtzional anitzekoak; gehienak Euskal Herrikoak, nahiz eta batzuk beste kultur jatorriak ditugun; komunean dugu funtsezko ideia bat; denok sinesten dugu feminismoa ezinbesteko tresna dela jendartea eraldatzeko.

www.feministalde.eus

Euskal Herriko Bilgune Feminista 800 482 Berdin Berri!

Euskal Herriko Bilgune Feminista

Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Tradizio feminista jakin baten oinordekoak gara, euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.

www.bilgunefeminista.eus

Ekim 800 482 Berdin Berri!

Ekim

Emakumeen kontrako indarkeria matxistari buruzko informazio-ataria eta sexu-indarkerian espezializatutako 24 orduko krisi zentroa da Ekim. Sexu-indarkerian espezializatutako doako zerbitzua da, informazioa, baliabideak edota orientazioa ematen dute, hala laguntza soziala, arreta psikologikoa, arreta soziohezitzailea eta krisi egoeretarako arreta soziojuridikoa eskainiz.

www.ekim.euskadi.eus

Beldur Barik 800 482 Berdin Berri!

Beldur Barik

Beldur Barik EAEko erakundeek sustatutako programa bat da, gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzera zuzendua, eta bere helburua gazteekin batera hausnarketak eta eztabaidak sustatzea da, gizartearen eraldaketan elkarlanean aritzeko eta gizarte sexista bat gizarte berdinzale bihurtzeko. . Laburbilduz, Beldur Barik jarrera bultzatu . Horretarako, Beldur Barik programak baliabide desberdinak erabiltzen ditu.

www.beldurbarik.eus