“Badirudi autoritatea ematen zaigula soilik feminismoari buruz idazten badugu”
Uxue Alberdi Estibaritzek asko du ospatzeko: ‘Kontrako eztarritik’ saiakera feministak Euskadi Literatura Saria Irabazi du, ‘Jenisjoplin’ eleberria gaztelaniara itzuli dute eta ‘Dendaostekoak’ kronika literarioa aurkezten dabil. Kezka bat ardazten dute bere lan guztiek: zein ahotsek eta gorputzek duten aitortza mundua kontatzeko.