AZAROAK 25
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da eta egun honetan emakumeek jasandako indarkeria salatzen da.
1960.urtean, Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal hil zituzten eta haien ohorez izendatu zuten egun hau. Handik denbora gutxira Nazio Batuek data bereganatu eta mundu osoan zehar emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eguna bilakatu zen.
Baina gogoratu emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako lana ez dela egun bakar batean egiteko gauza, eguneroko borroka da. Gainera, indarkeria mota asko daude: fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa, egiturazkoa… eta garrantzitsua da hauek guztiak kontuan izatea, izan ere, askotan indarkeria fisikoa soilik ikusarazten da edo honi garrantzia gehiago ematen zaio.
Honen guztiaren harira Berdinsarea aurkezten dizuegu, hau emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako euskal udalerrien sarea da, Emakundek eta Eudelek bultzatua.
Memoria eraikiz, berriz, emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsa eta testigantzak biltzen dituen memoria kolektiboaren eraikuntza indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa lantzeko apustua da.