Maialen Lujanbio txapeldunari elkarrizketa
Hirugarrenez jantzi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela Maialen Lujanbiok. Irakurri BERRIAken elkarrizketatu osoa hemen:
Hirugarrenez jantzi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela Maialen Lujanbiok. Irakurri BERRIAken elkarrizketatu osoa hemen:
Silvia Federicik ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ liburua aurkeztu du asteon Iruñean. Urteen joanak ez dio lausotu begirada kritikoa; are gutxiago sistema kapitalista irauli nahia. Kezkaz mintzo da, baina ausart. «Gero eta feministago». «Bizitza osoa emanen nuke hemen. Edo beste bizitza bat behar nuke liburu artean egoteko, edo beste asko!». Euskal Herrian izan da berriz ere Silvia Federici pentsalari eta idazlea (Parma, Italia, 1942). Katakrakek gonbidatuta etorri da Iruñera, Larruazalaren periferiaz haraindi aurkezteko. Gorputza da gaia: haurdunaldi subrogatuak, amatasuna, prostituzioa, lana, teknologiak… Iaz argitaratu zuten lana, baina Federicik ikusi gabea zuen orain arte.
(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin elkarteak. Datorren azaroaren 11n eta 12an izanen dira, Donostiako Tabakaleran. «Euskal Herria feminista bilakatzea eta burujabetza prozesuan sakontzea» da jardunaldien helburu nagusia. Izan ere, aukeratutako solasgaia «konplexua» den heinean, eta horren inguruko ikuspuntu andana daudenez, «hausnarketa feminista sustatu behar» dela adierazi dute elkarteko kideek. Miren Aranguren eta Ainara Lasa elkarteko kideek egin dute egitasmoaren aurkezpena, gaur, Donostian.
Soraluzeko emakume bat hil dute Benidormeko bere etxean. Senarra da susmagarri nagusia. Hori zioen notiziak. Ez da izango azeriarekin lo egiten izan den oilanda bakarra. Gure ondoan, etxean, lantokian, oporretara joaten garen hotel horretan, okindegian, aparkalekuan, azokan, kanpinean ere, makina bat egongo da, ikusten ez ditugun arren. Munduak ez du gauzak aldatzeko ezer egiten, ordea. Kapitalismoari komeni zaio patriarkatua, ondo datorkio gizartea gizon eta emakumeen artean banatzea. Asmakizun kulturalik errentagarrienetakoa da binarismoa. Bai, badakit zakilarekin edo aluarekin jaiotzen garela, baina gure sistema politiko-kulturala da nola sozializatuko garen erabakitzen duena. Biologiak ez du esaten gizonek andreak hil behar dituztenik, baina hil egiten gaituzte.
II. Gladys saria jasoko du gaur Perez de Viñasprek. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du informatikan. Nabarmendu duenez, gustatzen zaizkion ikerketak egiten aritu nahi du aurrerantzean ere.
Bide luzea egin du Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestuak. Behar bikoitza sumatzen du antropologoak eta idazleak: zahartzaroa agenda feministan txertatzea eta adineko pertsonen borrokak feminismoz blaitzea.
Egoitz Albeniz, Joseba Gabilondo eta Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa elkarteko kideak izan ditugu gaur Hizpidean, denboraldiko lehen kolaborazioan. Hilabetero izango ditugu gurean maskulinitateaz, generoaz, feminismoaz, zaintzaz eta beste hainbat konturi buruz hizketan.
Ostiral gauean inpresioa egiten zuen Astra inguruak. Ez dakit inpresioa hitz egokia den ere, baina ehun bat andre lodi ari ziren eta ari ginen elkarrekin gauzak egiten. Ohituta nago parte hartzen dudan zera horretako lodia izaten: askotan bakarra. Ostiralean, ordea, asko ginen eta inori ez zitzaion ardura zein zen lodiena edo nor zen nor baino lodiagoa. Halakoetan urduri kantatzen dut beti: parte hartzen dutenek asko irakurri eta pentsatu dute loditasunari buruz, eta ez dut jakiten zer espero den bertsolariongandik edo zein izan daitekeen gure benetako ekarpena. Kontua da kanturako libre sentitu nintzela. Bizitzan oso gutxitan izan dudan sentsazio eder batekin kantatu nuen. Esango nuke, kantuan hasita, sekula ez dudala hain seguru jakin ikusleek baloratuko duten bakarra nire bertsoak direla. Barikuan inor ez zen nire bolumena epaitzen aritu, inork ez zuen pentsatu hain lodi egoteko gutxi afaldu nuenik, inork ez zidan aurpegira bota bizkotxoa jatean zerbaitegatik naizela lodia, inork ez zidan osasunaren izenean zeintzuk diren ere ez dakizkien nire ohiturak aldatzeko gomendatu.
Begirada feministaren bidez maskulinitatearen eta harreman sozialen eraldaketan jartzen du arreta Massalami ‘drag king’-ak. Generoa deseraikitzeko tresna politiko gisa erabiltzen du ‘drag king’-a.
Euskararen eta feminismoaren arteko loturak aztertu dituzte Bagera elkarteak antolatutako tailer batean, Donostian. Dinamizatzaileak nabarmendu du hizkuntzak gutasun kolektiboa eraikitzeko balio duela.