APIRILAK 26

IKUSGARRITASUN LESBIKOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 26a Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburua kolektiboa ikusgarri bilakatzea da eta baita espazio publikoetan lekua izatea ere. Horretaz gain, lesbianen eskubide berdintasunaren alde borrokatzen da. Beste helburu garrantzitsuenetako bat erreferente lesbianen falta ikusaraztea da, izan ere, erreferente hauek LGTBIAQ+ aktibismoaren baitan soilik izaten dira kontuan.

Gainera, emakume lesbianek zapalkuntza bikoitza jasaten dutela aipatzea garrantzitsua da, alde batetik emakume izateagatik daude jazarriak, eta beste batetik haien sexu orientazioagatik.

2008an hasi zen ospatzen hainbat herrialdetan: Ekuador, Venezuela, Peru, Espainia… Baina, zergatik ospatzen da egun honetan? Kolektiboek aukeratu zuten data eta ondorioz herrialde guztietan ez da egun berean ematen, Argentinan adibidez, Martxoaren 7an ospatzen da.

Hona hemen Zinegoak-en eskutik“nola esan/izan bollera” ekimenaren baitan sortutako ekarpen, idatzi, material… sorta.