APIRILAK 6

ASEXUALITATEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Asexualitatearen baitan dauden orientazio guztien inguruko sentsibilizazioa egiteko eguna da hau, pertsona demisexualak, grisexualak, asexualak eta beste hainbat identitate barnebiltzen dituelarik.

Egun honetan kolektibo honen eskubideak aldarrikatzen dira eta pairatzen duten diskriminazioa salatzen da. Gainera, hezkuntzak ere berebiziko garrantzia izaten du egun honetan, izan ere, asexualitatea oraindik ez da beste sexu orientazio batzuk bezain ezaguna eta ondorioz honen inguruko informazioa ematen da egun honetan. Hala ere, aipatu beharra dago ospakizunerako ere tartea dagoela egun honetan, azken urteetan emandako aurrera pausoak ospatzen direlarik.

Ondorioz, lau dira egun honetan lantzen diren gaiak:

  • Laguntza

  • Ospakizuna

  • Hezkuntza

  • Elkartasuna edo solidaritatea