Archivos Mensuales :

septiembre 2022

Hiruki Larroxa – Gizon deseraiki narzisistak, espezimen hori… 1024 769 Berdin Berri!

Hiruki Larroxa – Gizon deseraiki narzisistak, espezimen hori…

Egoitz Albeniz, Joseba Gabilondo eta Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa elkarteko kideak izan ditugu gaur Hizpidean, denboraldiko lehen kolaborazioan. Hilabetero izango ditugu gurean maskulinitateaz, generoaz, feminismoaz, zaintzaz eta beste hainbat konturi buruz hizketan.

Jarraitu irakurtzen

Jatunaldiak 1024 737 Berdin Berri!

Jatunaldiak

Ostiral gauean inpresioa egiten zuen Astra inguruak. Ez dakit inpresioa hitz egokia den ere, baina ehun bat andre lodi ari ziren eta ari ginen elkarrekin gauzak egiten. Ohituta nago parte hartzen dudan zera horretako lodia izaten: askotan bakarra. Ostiralean, ordea, asko ginen eta inori ez zitzaion ardura zein zen lodiena edo nor zen nor baino lodiagoa. Halakoetan urduri kantatzen dut beti: parte hartzen dutenek asko irakurri eta pentsatu dute loditasunari buruz, eta ez dut jakiten zer espero den bertsolariongandik edo zein izan daitekeen gure benetako ekarpena. Kontua da kanturako libre sentitu nintzela. Bizitzan oso gutxitan izan dudan sentsazio eder batekin kantatu nuen. Esango nuke, kantuan hasita, sekula ez dudala hain seguru jakin ikusleek baloratuko duten bakarra nire bertsoak direla. Barikuan inor ez zen nire bolumena epaitzen aritu, inork ez zuen pentsatu hain lodi egoteko gutxi afaldu nuenik, inork ez zidan aurpegira bota bizkotxoa jatean zerbaitegatik naizela lodia, inork ez zidan osasunaren izenean zeintzuk diren ere ez dakizkien nire ohiturak aldatzeko gomendatu.

Jarraitu irakurtzen

Feminismoari lotuta dago ‘drag king’-a 768 461 Berdin Berri!

Feminismoari lotuta dago ‘drag king’-a

Begirada feministaren bidez maskulinitatearen eta harreman sozialen eraldaketan jartzen du arreta Massalami ‘drag king’-ak. Generoa deseraikitzeko tresna politiko gisa erabiltzen du ‘drag king’-a.

Jarraitu irakurtzen

Euskara eta feminismoa: Nitik, Gura 1024 683 Berdin Berri!

Euskara eta feminismoa: Nitik, Gura

Euskararen eta feminismoaren arteko loturak aztertu dituzte Bagera elkarteak antolatutako tailer batean, Donostian. Dinamizatzaileak nabarmendu du hizkuntzak gutasun kolektiboa eraikitzeko balio duela.

Jarraitu irakurtzen

Badatoz Jatunaldiak: Euskal Herriko 1. Jardunaldi Lodiak 1024 1024 Berdin Berri!

Badatoz Jatunaldiak: Euskal Herriko 1. Jardunaldi Lodiak

Irailaren 9tik 11ra Euskal Herriko 1. Jatunaldi Lodiak egingo dituzte Gernikan. «Ezin kabitu!» lelopean, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste. Antolakuntzako kide Mijo Lizarzaburuk azaldu dizkigu topaketen nondik norakoak.

Jarraitu irakurtzen