Entradas Por :

admin

Hedabideen hizkuntzaren erabilera, emakumezko kazetarien begietatik 633 360 Berdin Berri!

Hedabideen hizkuntzaren erabilera, emakumezko kazetarien begietatik

Berdintasunari eta feminismoari dagozkion gaiak eta hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan duen eragina aztertu dituzte herri ekimeneko komunikabideetako zenbait kazetarik Arduraz komunika dezagun dokumentalean. Emakumezko kazetariak dira agertzen diren guztiak, eta, haiekin batera, alorreko aditu batzuk ere azaltzen dira: Kattalin Miner ekintzaile feminista, Amelia Barquin irakaslea eta Irene Arrarats Lizeaga BERRIAko euskara taldearen burua.

Antxeta irratiak ‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala egin du.

Interneten ikusgai dago

Eta manikiek herritarron antza handiagoa balute? 770 776 Berdin Berri!

Eta manikiek herritarron antza handiagoa balute?

Errealitatetik gertuago dauden gorputzak islatzen dituzten manikidun denda eta erakusleihoak gutxiengoa dira oraindik, baina modaren mundutik bertatik dator gogoeta: gorputz itxura errealagoa duten manikietan ikusi nahi dute arropa bezeroek, identifikatuago sentitu. Sinéad Burke pertsona nanoa eta aktibista da, eta argi du aniztasuna dela gakoa, “aniztasunak aukera ematen duelako arropa guztiontzat diseinatzeko. Esplizituki utzi gaituzte kanpoan, esplizituki egin behar gaituzte orain ikusgarri”.

MIKEL GARCIA IDIAKEZ @mikelgi 2021eko urtarrilaren 19a

Ikusgai

Unitate Didaktikoak 1024 620 Berdin Berri!

Unitate Didaktikoak

EMAKUNDEk Berdintasunean oinarritutako bizikidetza lortu nahi duen programaren barruan sortutako unitate-didaktikoak.

Bertsolaritza eta feminismoa 700 525 Berdin Berri!

Bertsolaritza eta feminismoa

‘Kontrako eztarritik’ lanean oinarritu dugu gaurko saioa Maite Berriozabal Berrizbeitia gai jartzailea, Onintza Enbeita Maguregi eta Andere Arriolabengoa Bengoa bertsolarien ekarpenarekin.

Iturria: pikaramagazine

 

  • 1
  • 2