Posts By :

admin

Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera 150 150 Berdin Berri!

Bikote harreman toxikoak azaleratzen dituen eskailera

Genero Indarkeriaren Eskaileran, zaplaztekoa edo bortxaketa azkar asko identifikatzen dugu, baina bikotekideak mugikorra kontrolatzea, haren erruz lagun eta zaletasunetatik aldentzea, edo janzkeran eta bestelakoetan beti amore ematea onargarri –are gehiago, maitasunaren izenean logiko– iruditzen zaio hainbat neraberi. Indarkeriaren Eskailerako lehen maila horiez eztabaidatzea inportantea da ikasleekin, lantzen dutenean ohikoa delako eskaileran kateatuta dagoen ikaskideren bat agertzea, neskek adierazten dituzten beldurrekin mutilak harritzea, harremana ez moztearen ardura biktimarengan zamatzea edota bikote kontuetan besteek ez dutela zertan sartu pentsatzea, Irungo Toki Alai ikastetxean kontatu digutenez.

Jarraitu irakurtzen

Kolore sorta zabaltzen 150 150 Berdin Berri!

Kolore sorta zabaltzen

Espainiako Gobernua ontzen ari den Trans Legeari buruz arituko gara 26. podcastean. Errepaso bat egingo dugu aurrena: Euskal Herrian trans egoeran dauden pertsonek zein nolako prozeduretatik pasatu behar dira gaur egun? Hego Euskal Herrian gaur egun nolakoa da araudia? Lege horrek zein ondorio izan ditzake? Azken horri buruz aritzeko Kattalin Miner idazle eta mugimendu feministako kide eta Aitzole Araneta berdintasun teknikaria eta trans aktibista izango dira saioan. Lohitzunerena da umore tartea, eta puntua, Maider Galardirena.

Irakurri hemen

Maitasuna kolektibizatu 150 150 Berdin Berri!

Maitasuna kolektibizatu

Gogoan dut A tres metros sobre el cielo pelikula lagunekin zineman ikusi nuenekoa. Gogoan dut nola iritsi nintzen etxera: «izugarri gustatu zait, nagusiagoa naizenean ea norbaitek modu horretan maitatzen nauen» pentsatzen nuen nire kolkorako. Pelikulako bi protagonistek (bikote heterosexuala dira) «maitasun proba» konstanteak egiten dizkiete elkarri. Norgehiagoka konstante bat da pelikularen ardatza. Nork maite duen nor gehiago, nor dagoen bere lagunartea uzteko prest maitasunagatik, bietako nor dagoen izaera aldatzeko prest bikotearengatik, nor dagoen liskarrak izateko prest….Berdin gertatu zitzaidan beste hainbat pelikularekin, gure belaunaldian eragin handia zuten filmak ziren. Garai hartan hamahiru-hamalau urte izango nituen, eraikuntza prozesu betean zegoen zalantzez jositako gorputz bat nintzen, baina ordurako barruraino irentsiak nituen maitasun erromantikoaren ertz guztiak, eta banuen argi gauza bat: halako bikote bat nahi nuen niretzat.

Ikusgai

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten 150 150 Berdin Berri!

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten

‘Pikuak’. Zerk jartzen gaitu gu katxonda? 150 150 Berdin Berri!

‘Pikuak’. Zerk jartzen gaitu gu katxonda?

BEGANISMOA ETA IN-TERSEKZIONALITATEA 150 150 Berdin Berri!

BEGANISMOA ETA IN-TERSEKZIONALITATEA

  • 1
  • 2