Archivos Mensuales :

octubre 2022

Emagin elkarteak amatasunaren inguruko jardunaldiak eginen ditu azaroan 768 512 Berdin Berri!

Emagin elkarteak amatasunaren inguruko jardunaldiak eginen ditu azaroan

(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin elkarteak. Datorren azaroaren 11n eta 12an izanen dira, Donostiako Tabakaleran. «Euskal Herria feminista bilakatzea eta burujabetza prozesuan sakontzea» da jardunaldien helburu nagusia. Izan ere, aukeratutako solasgaia «konplexua» den heinean, eta horren inguruko ikuspuntu andana daudenez, «hausnarketa feminista sustatu behar» dela adierazi dute elkarteko kideek. Miren Aranguren eta Ainara Lasa elkarteko kideek egin dute egitasmoaren aurkezpena, gaur, Donostian.

Jarraitu irakurtzen

Asteroideak 1024 712 Berdin Berri!

Asteroideak

Soraluzeko emakume bat hil dute Benidormeko bere etxean. Senarra da susmagarri nagusia. Hori zioen notiziak. Ez da izango azeriarekin lo egiten izan den oilanda bakarra. Gure ondoan, etxean, lantokian, oporretara joaten garen hotel horretan, okindegian, aparkalekuan, azokan, kanpinean ere, makina bat egongo da, ikusten ez ditugun arren. Munduak ez du gauzak aldatzeko ezer egiten, ordea. Kapitalismoari komeni zaio patriarkatua, ondo datorkio gizartea gizon eta emakumeen artean banatzea. Asmakizun kulturalik errentagarrienetakoa da binarismoa. Bai, badakit zakilarekin edo aluarekin jaiotzen garela, baina gure sistema politiko-kulturala da nola sozializatuko garen erabakitzen duena. Biologiak ez du esaten gizonek andreak hil behar dituztenik, baina hil egiten gaituzte.

Jarraitu irakurtzen

Emakume informatikari erreferenteak behar dira 768 460 Berdin Berri!

Emakume informatikari erreferenteak behar dira

II. Gladys saria jasoko du gaur Perez de Viñasprek. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du informatikan. Nabarmendu duenez, gustatzen zaizkion ikerketak egiten aritu nahi du aurrerantzean ere.

Jarraitu irakurtzen

Mari Luz Esteban: “Emakume zaharren ildo bat behar dugu mugimendu feministan, gazteekin egin den bezala” 1024 683 Berdin Berri!

Mari Luz Esteban: “Emakume zaharren ildo bat behar dugu mugimendu feministan, gazteekin egin den bezala”

Bide luzea egin du Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestuak. Behar bikoitza sumatzen du antropologoak eta idazleak: zahartzaroa agenda feministan txertatzea eta adineko pertsonen borrokak feminismoz blaitzea.

Jarraitu irakurtzen