Archivos Mensuales :

febrero 2021

Maitasuna kolektibizatu 1024 576 Berdin Berri!

Maitasuna kolektibizatu

Gogoan dut A tres metros sobre el cielo pelikula lagunekin zineman ikusi nuenekoa. Gogoan dut nola iritsi nintzen etxera: «izugarri gustatu zait, nagusiagoa naizenean ea norbaitek modu horretan maitatzen nauen» pentsatzen nuen nire kolkorako. Pelikulako bi protagonistek (bikote heterosexuala dira) «maitasun proba» konstanteak egiten dizkiete elkarri. Norgehiagoka konstante bat da pelikularen ardatza. Nork maite duen nor gehiago, nor dagoen bere lagunartea uzteko prest maitasunagatik, bietako nor dagoen izaera aldatzeko prest bikotearengatik, nor dagoen liskarrak izateko prest….Berdin gertatu zitzaidan beste hainbat pelikularekin, gure belaunaldian eragin handia zuten filmak ziren. Garai hartan hamahiru-hamalau urte izango nituen, eraikuntza prozesu betean zegoen zalantzez jositako gorputz bat nintzen, baina ordurako barruraino irentsiak nituen maitasun erromantikoaren ertz guztiak, eta banuen argi gauza bat: halako bikote bat nahi nuen niretzat.

Ikusgai

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten 1024 614 Berdin Berri!

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten

Euskalgintzak eta feminismoak elkarri eman diotenaz eta oraindik egiteko dagoenaz aritu dira Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, ‘Euskara eta feminismoa bidelagun’ zikloko azken mahai inguruan. «Gai gatazkatsua» dela aitortu dute, baina badituzte hainbat irtenbide ere.

Ikusgai

Etxeko indarkeriatik indarkeria matxistetara: kontzeptuen garrantzia 870 870 Berdin Berri!

Etxeko indarkeriatik indarkeria matxistetara: kontzeptuen garrantzia

Gauzei beren izenez deitzeko, aurrez eztabaidak izan dira beti, baina ez beti filosofikoak. Denboran barna egindako bidaia honek azaltzen digu nola aldatu den emakumeen aurkako indarkeriak izendatzeko modua legedietan; kasu askotan, gainera, mugimendu feministaren akuiluari esker gertatu da.

Ikusgai

“Nik sinesten dizut”. Sanferminetakoa ez zen izan salbuespen bat 848 602 Berdin Berri!

“Nik sinesten dizut”. Sanferminetakoa ez zen izan salbuespen bat

Iruñeko jaietako talde bortxaketa berezia da, ez ohiz kanpoko gertakaria izan zelako, baizik eta “indarkeria sexistaren funtzionamendua bere erroetaraino” ikustarazi duelako, biolentzia sinboliko, instituzional eta diskurtsiboak oso esplizitu agertuz. Premisa hori abiapuntutzat hartuta, Samara Velte Berriako kazetariak ikuspegi feminista eta kritikoarekin aztertu du auzia liburu batean, begirada xehetasunetatik urrundu eta bortxaketaren kulturaren koadro osoa ikus dezagun.

Ikusgai

‘Pikuak’. Zerk jartzen gaitu gu katxonda? 870 517 Berdin Berri!

‘Pikuak’. Zerk jartzen gaitu gu katxonda?

Pisukideak diren Donostiako hiru neska gaztek, gizon heteroen sexualitateaz gogaituak, porno feminista proiektu bat abian jartzea erabaki dute. Hori da ‘Pikuak’ euskarazko websailaren argumentua. Maddi Castrok zuzendutako komedia gomendatzen dizuegu.

Ikusgai

 

“Badirudi autoritatea ematen zaigula soilik feminismoari buruz idazten badugu” 870 580 Berdin Berri!

“Badirudi autoritatea ematen zaigula soilik feminismoari buruz idazten badugu”

Uxue Alberdi Estibaritzek asko du ospatzeko: ‘Kontrako eztarritik’ saiakera feministak Euskadi Literatura Saria Irabazi du, ‘Jenisjoplin’ eleberria gaztelaniara itzuli dute eta ‘Dendaostekoak’ kronika literarioa aurkezten dabil. Kezka bat ardazten dute bere lan guztiek: zein ahotsek eta gorputzek duten aitortza mundua kontatzeko.

Ikusgai

Autodefentsa feminista ahalduntze feministarako proposamen bat da oraindik ere 774 320 Berdin Berri!

Autodefentsa feminista ahalduntze feministarako proposamen bat da oraindik ere

Autodefentsa feminista da martxan jarri behar dugun baliabideetako bat, ez bakarrik indarkeriari kontra egiteko ezpada patriarkatua erauzteko gure buru-gorputzetatik.

Ikusgai

BEGANISMOA ETA IN-TERSEKZIONALITATEA 800 419 Berdin Berri!

BEGANISMOA ETA IN-TERSEKZIONALITATEA

La política sexual de la carne liburuan Carol J. Adamsek esaten duen bezala: opresio forma guztiak erlazionatuta daude. Ez soilik erlazionatuta, baizik eta beraien artean indartzen dira. Intersekzionalitatearen ikuspuntutik, bidegabea litzateke animaliek jasaten duten opresioa alde batera uztea; kolektibo zapaldua baitira. Beganismoa posizio politiko bat da, sistema opresorearen aurka borrokatzen duena.

Ikusgai

Hedabideen hizkuntzaren erabilera, emakumezko kazetarien begietatik 633 360 Berdin Berri!

Hedabideen hizkuntzaren erabilera, emakumezko kazetarien begietatik

Berdintasunari eta feminismoari dagozkion gaiak eta hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan duen eragina aztertu dituzte herri ekimeneko komunikabideetako zenbait kazetarik Arduraz komunika dezagun dokumentalean. Emakumezko kazetariak dira agertzen diren guztiak, eta, haiekin batera, alorreko aditu batzuk ere azaltzen dira: Kattalin Miner ekintzaile feminista, Amelia Barquin irakaslea eta Irene Arrarats Lizeaga BERRIAko euskara taldearen burua.

Antxeta irratiak ‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala egin du.

Interneten ikusgai dago

Eta manikiek herritarron antza handiagoa balute? 770 776 Berdin Berri!

Eta manikiek herritarron antza handiagoa balute?

Errealitatetik gertuago dauden gorputzak islatzen dituzten manikidun denda eta erakusleihoak gutxiengoa dira oraindik, baina modaren mundutik bertatik dator gogoeta: gorputz itxura errealagoa duten manikietan ikusi nahi dute arropa bezeroek, identifikatuago sentitu. Sinéad Burke pertsona nanoa eta aktibista da, eta argi du aniztasuna dela gakoa, “aniztasunak aukera ematen duelako arropa guztiontzat diseinatzeko. Esplizituki utzi gaituzte kanpoan, esplizituki egin behar gaituzte orain ikusgarri”.

MIKEL GARCIA IDIAKEZ @mikelgi 2021eko urtarrilaren 19a

Ikusgai